Bilbo eta Donostiak Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute larunbat honetan
Bilboko eta Donostiako bidezko merkataritzaren arloko erakundeok, hiri horien Udalen laguntzarekin, herritarrei bat egitera dei egiten diegu munduko pobreziaren eta desberdintasunaren aurka borrokatzen den nazioarteko mugimendu honekin.
Herritarrak animatzen ditugu bestelako merkataritza-eredu bat baliatzen duen mugimendu hau ezagutzera, hain zuzen, eredu horrek printzipio jakin batzuk baititu oinarri, hala nola lan-baldintza duinak, gizonen eta emakumeen arteko soldata-berdintasuna, haurren esplotaziorik ez egotea bermatzea edo ingurumenaren babesa.
Hiri bakoitzean antolatutako ekintzak erantsitako karteletan ikus ditzakezue.
Bilbao y Donostia celebran este sábado el Día Mundial del Comercio Justo
Las organizaciones de Comercio Justo de Bilbao y Donostia, con la colaboración del Ayuntamiento de Bilbao y del Ayuntamiento de Donostia, hacemos un llamamiento a la ciudadanía para unirse a este movimiento internacional que lucha contra la pobreza y la desigualdad mundial.
Animamos a la ciudadanía a conocer otro modelo comercial basado en principios como garantizar unas condiciones laborales dignas, igualdad salarial entre hombres y mujeres, garantizar la no explotación infantil o la protección del medio ambiente.
Podéis consultar los actos de cada ciudad en los carteles adjuntos.
![]() |
![]() |