Home > Noticias > PROIEKTU BERRIA HONDURASEN – NUEVO PROYECTO EN HONDURAS

Duela gutxi, Bilboko Udalak jakinarazi digu proiektu berri bat onartu digula Hondurasen, bertako erakunde bazkidearekin gauzatuko dena, hain zuzen ere San Pedro Sulako Caritasekin. Proiektu horri esker aurrerapausoak eman ahal izango ditugu eskualdeko genero indarkeriaren kontrako borrokan. “Cortes eskualdeko 6 udalerritako landa-eremuan Genero indarkeriaren prebentzio eta arretarako programa” hurrengo 3 urteetan garatuko dugu 210.000 euroko diru-laguntzarekin eta departamentuko landa-eremuetan lan-ildo berriak hasteko aukera emango digu, izan ere bertan neska eta emakumeen kontrako indarkeria ikusezin bihurtzeaz gain larriagotzen duten elementuekin agertzen da.
Zentzu honetan, indarkeria antzemateko eta prebentzioa bultzatzeko gaitasuna duten kolektiboekin lan egingo dugu (irakasleak, buruzagiak, osasun-langileak, familiak…), baita justizia arloko langileekin ere, euren lanaren bidez emakumeak berriro biktimizatu ez ditzaten eta erasotzaileen zigorgabetasuna erraztu ez dezaten; era berean, genero indarkeriaren biktimei justiziarako sarbidea erraztuko zaie, ikerketak egingo dira genero indarkeria landa-eremuetan hobeto ezagutzeko eta horrela egin beharreko lana hobeto bideratzeko; eta eragin politikoa aurrera eramango da bai herrialdean, bai nazioartean, erakundeek genero indarkeriaren borrokaren alde duten konpromisoa handitu dadin.

El Ayuntamiento de Bilbao nos acaba de comunicar la aprobación de un nuevo proyecto en Honduras, a ejecutar con nuestra socia local, Caritas de San Pedro Sula, gracias al cual seguiremos avanzando en la lucha contra la violencia de género en la zona. El “Programa de  Prevención y Atención de la Violencia de Género en el área rural de 6 municipios de Cortés” se ejecutará a lo largo de los próximos 3 años con una dotación de 210.000 euros y permitirá iniciar nuevas líneas de trabajo en las zonas rurales del departamento, donde la violencia contra mujeres y niñas es invisibilizada y se manifiesta con agravantes.
En este sentido, se trabajará con colectivos con capacidad para detectar la violencia y fomentar la prevención (docentes de centros educativos, líderes/as, personal sanitario, con las propias familias…), con personal del sector judicial para que realicen un trabajo que no revictimice a las mujeres y no favorezca la impunidad del agresor; así mismo, se favorecerá el acceso a la justicia por parte de víctimas de VG, se realizarán investigaciones que permitan caracterizar mejor la problemática de la VG en el ámbito rural para poder enfocar mejor el trabajo a realizar y se llevará a cabo incidencia política a nivel local e internacional para lograr un mayor compromiso institucional en la lucha contra la VG.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*

Cookie erabilera - Uso de cookies

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, cookie politikan.

En esta web utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y recopilar estadisticas. Si sigues navegando, consideramos que aceptas su instalación y uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies