Home > Noticias > Emakumeok planto – Nosotras paramos

Mugimendu feministek emakumeen greba deitu dute ostegun honetarako, martxoak 8. Agerian utzi nahi dute emakumerik gabe herrialdea gelditu egingo litzatekeela. Helburu gehiago ere badituzte: indarkeria matxista eta sistema patriarkala salatzea eta pairatu behar dituzten ‘zamak’ ikusaraztea. Honekin batera, proposamen alternatiboak egiten ari dira bidegabekeria horri aurre egiteko. Proclade Yanapay-tik deialdi honekin bat egiten dugu eta gonbidatzen zaituztegu zuek ere aldarrikapen egun honetan parte hartzera.

Duela urte batetik ari dira ekimena prestatzen, eta Argentinan sustatu eta 70 herrialdek babestu zuten Emakumeen Mundu Lanuztearekin dago lotuta. “Bizirik egon nahi dugu” lelopean egin zuten protesta iazko martxoaren 8an.

M8rako proposatzen den greba ez da enpleguaren esparrura mugatzen, merkatuak lantzat hartzen duen horretara. M8an gure kontsumoa, etxeko eta zaintza-lanak, soldatapeko lanak eta ikasketak geraraziko ditugu. Erakutsiko dugu gu gabe ez dela produzitzen eta gu gabe ez dela erreproduzitzen.

  • Mundu jasangarriago eta bidezkoago bat defendatzen dugu: kapitala, dirua, merkatua, produkzioa, metaketa eta etekin ekonomikoa beharrean erdigunean “ondo bizitzea” jartzea proposatzen duena. Gaur egungo eredu ekonomikoa ezbaian jartzen dugu errotik: lan guztien inguruan eztabaidatu nahi dugu, ordaindutakoak eta ordaindu gabekoak. Eta erantzunkidetasunean oinarritutako birbanatzea egin nahi dugu. Gizartean amatasuna goraipatzen da, aldi berean, lan-merkatuan zigortuz.
  • Europan emakumeek astero 26 orduz ordaindu gabeko lanak egiten ditugu gizonek 9 ordu egiten dituzten bitartean. Inork aitortzen ez duen lana da, ikusezina. Egunero egiten ditugun zaintza-lanengatik ez balitz, gaur egungo sistema ekonomikoa kolapsatu egingo litzateke.
  • Baina etxeko eta zaintza-lanen ardura ez dute gurekin partekatzen ez gizonek ezta Estatuak ere, eta lana banatzen denean, ez da modu justuan egiten. Banaketa injustu hori dela eta, lanaldi bikoitzak zein hirukoitzak izan ditzakegu, geuri dagokigun denborarik, bizitzarik eta osasunik gabe geratzen gara.
  • Hezkuntza ereduak gaur egungo sistema kapitalista eta patriarkala erreproduzitzeko tresnetako bat bihurtzen da. Oraindik orain, urrun dago hezkidetzan eta berdintasun sozialean hezten den esparru bat izatetik. Ikastetxeetan genero-rolak eta genero-estereotipoak birsortzen dira. Norbanako guztien ezaugarri eta bereizgarriak gizartearen ondaretzat hartuko dituen ikusmoldea bultzatu nahi dugu.

Hori guztia dela eta, martxoaren 8 honetan pertsonak eta planeta errespetatzen ez dituen kontsumo-eredu basatiari planto egingo diogu, pertsonen ongizatea erdigunean jartzen ez duen eredu ekonomiko eta sozialari planto egingo diogu, lan-prekarietateari, soldata-arrakalari eta kristalezko sabaiei planto egingo diegu, eredu hau birsortzen eta laguntzen duen hezkuntza-sistemari planto egingo diogu.

Hori guztia ikustaraztea beharrezkoa dela sinesten dugulako, guk planto egingo dugu. Animatzen zaituztegu mundu osoko emakumeekin bat egitera aldarrikapen horiei babesa emateko. Hemen deialdi honi buruzko informazio gehiago ikus dezakezue baita zelan babestu ere.

aaaa

Los movimientos feministas han llamado a una huelga de mujeres para este jueves 8 de marzo. La intención no es otra que visibilizar que sin mujeres se para un país, además de denunciar la violencia machista y el sistema patriarcal y evidenciar las cargas que soportan. A la vez, se están haciendo propuestas alternativas para combatir esta injusticia. Desde Proclade Yanapay nos sumamos a este llamamiento y os invitamos a que os unáis también en este día de reivindicación.

Esta iniciativa se viene fraguando desde hace un año y se relaciona directamente con el Paro Internacional de Mujeres impulsado desde Argentina y secundado en 70 países al grito de “Nos queremos vivas” del pasado 8 de marzo de 2017.

La huelga que se propone para el 8M no se limita al entorno laboral, al entorno que el mercado considera trabajo. El 8M las mujeres pararemos nuestro consumo, las labores del hogar y de cuidado, los trabajos remunerados y estudios. Demostraremos que sin nosotras no se produce ni se reproduce.

  • Defendemos un mundo más sostenible y justo: un mundo que tome como prioridad el bienestar común en lugar del capital, la producción del mercado, la acumulación y los beneficios económicos. Ponemos en duda el actual modelo económico: queremos debatir sobre todo tipo de trabajos, los remunerados y los no remunerados. Y queremos hacer una redistribución de los mismos basada en la corresponsabilidad. A la vez que se ensalza la maternidad socialmente, se castiga en el mercado laboral.
  • En Europa, las mujeres dedicamos 26 horas semanales al trabajo no remunerado frente a las 9 horas que dedican los hombres. Es un trabajo invisibilizado que nadie nos reconoce. Si no fuera por los cuidados que llevamos a cabo diariamente, el sistema económico de hoy en día se colapsaría.
  • Pero ni el Estado ni los hombres asumen la responsabilidad de los cuidados junto con nosotras y cuando se divide el trabajo no se hace de manera justa. Debido a esta división injusta llegamos a realizar jornadas dobles y triples, renunciando al tiempo, a la vida y a la salud que nos corresponde.
  • El sistema educativo acaba siendo una herramienta de reproducción del sistema capitalista y patriarcal. Aún estamos muy lejos de educar en espacios basados en la coeducación y la igualdad social. En el entorno escolar se reproducen los roles y estereotipos de género. Queremos fomentar un enfoque que valore los rasgos y personalidades distintivas de las personas como un bien de la sociedad.

Por eso, este 8 de marzo nos plantamos ante un modelo de consumo salvaje que no respeta ni a las personas ni al planeta, nos plantamos ante este modelo económico y social que no pone el bienestar de las personas en el centro, nos plantamos ante la precariedad laboral, la brecha laboral y los techos de cristal, nos plantamos ante un sistema educativo que reproduce y apoya este modelo.

Porque creemos que hay que visibilizar todo esto, nosotras paramos. Os animamos a uniros en este día a mujeres de todo el mundo en apoyo a estas reivindicaciones. Podéis ver aquí más información acerca de esta convocatoria y cómo apoyarla.

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

*

Cookie erabilera - Uso de cookies

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, cookie politikan.

En esta web utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y recopilar estadisticas. Si sigues navegando, consideramos que aceptas su instalación y uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies