2020ko martxoak 8 – 8 de marzo de 2020

  • Categoría de la entrada:Noticias

Emakumeek historian zehar izan dituzten borrokek aldaketa legalak, sozialak eta kulturalak ekarri dituzte, eta horrek gizarteak berdintasun eta demokrazia maila handiagoa izatea eragin du. Hala ere, borroka hauen denbora ez da amaitu.

Globalizazioa, politika neoliberalak, merkataritza librea… injustizia eta desberdintasun handiagoak eragiten ari dira, non pertsona gutxik baitute botere guztia, non iparraldearen eta hegoaldearen arteko eta populazio aberatsen eta pobreen arteko aldea gero eta handiagoa baita. Genero-aldea are gehiago zabaldu da; izan ere, berriro ere, emakumeak gara globalizazio neoliberalaren ondorioak zuzenean jasaten ari garenak. Gehienetan lanik prekarioenak eta okerrenak emakumeek egiten dituzte; zaintza-lanak, ordainsaririk gabe, gehienetan emakumeek hartzen dituzte haien gain.

Politika neoliberal horiek guztiek, mugarik gabeko kontsumokoek, pertsonen eta lurraldeen ustiapenean oinarritutakoek, gizarteari ez ezik ingurumenari ere kalte eragiten diote. Horren ondorioz, emakumeak nagusitzen dira gaur egungo migrazioetan; herriek beren etxeak uztea eragiten dute gerrek, baina ez bakarrik gerrek, klima-krisiek ere migrazio horiek eragiten dituzte. Migrazio-fluxuen feminizazioa pobreziaren feminizazioaren isla besterik ez da.

Beijing Ekintza Plataformak 25 urte bete dituenean, belaunaldi berriok bat egiten dugu giza eskubideak defendatu eta genero-berdintasuna lortuko duten ekonomia, gizarte eta sistema politikoak irudikatzeko borrokan, inor bazterrean utzi gabe. Munduko mugimendu honen ustez generoen arteko berdintasuna ez da soilik oinarrizko giza eskubidea, baizik eta mundu baketsu, oparo eta iraunkorra lortzeko beharrezko oinarria, Garapen Jasangarrirako Helburuetan jasotzen den bezala.

Horregatik, feminismotik desberdintasunen, bazterketaren, genero-arrakalaren, populazio aberatsaren eta pobrearen arteko arrakalaren eta klima-krisiaren aurka borrokatzeko jarrera hartzen dugu. Aurten ere kaleak hartuko ditugu, argi eta garbi esateko gizarte-eredu hori bizi-ezina dela pertsona gehienentzat, batez ere emakumeentzat, eta jasanezina planetarentzat.

Erantzuna giza bizitzaren iraunkortasuna da, halako moldez non gizartea berrantolatu egiten baita, denboren eta lan ordainduaren nahiz zainketen (ordaindu gabekoen) antolaketa berri bat barne hartuta, azken horiei dagokien balioa emanez. Gure ustez, funtsezkoa da eguneroko bizitza, kontsumoaren eta produkzioaren egitura aldatzea eta, jakina, balioak ere aldatzea. Laudato Si entziklikaren ildoan, uste dugu natura zaindu behar dela benetan jasangarria den egoerara iristeko, bizitzaren jasangarritasuna giza bizitzatik haratago doalako.

Hori dela eta, Proclade Yanapay-tik gonbidatzen zaituztegu martxoaren 8rako mugimendu feministatik deitutako mobilizazioetan parte hartzera, desberdintasuna eta bazterketa eragiten dituen gizarte-eredu hori salatzeko eta erdigunean bizitza eta pertsonak benetan jarriko dituzten alternatibak sustatzeko konpromisoa hartzeko.

Martxoak 8 - 8 de marzo

Las luchas de las mujeres a lo largo de la historia han ido conquistando cambios legales, sociales y culturales que han hecho avanzar las sociedades hacia mayores cotas de igualdad y democracia. Sin embargo, el tiempo de estas luchas no ha terminado.

La globalización, las políticas neoliberales, el libre comercio…, están contribuyendo a mayores injusticias y desigualdades, donde pocas personas poseen todo el poder, donde la brecha entre norte y sur, y entre poblaciones ricas y pobres, cada vez es mayor. La brecha de género se ha abierto aún más, porque de nuevo, somos las mujeres las que estamos sufriendo más directamente las consecuencias de la globalización neoliberal. Mayoritariamente las mujeres realizan los trabajos más precarios y peor remunerados; la tarea de los cuidados, sin retribución, son asumidos en su mayoría por mujeres. Esta discriminación se entrecruza con las discriminaciones de clase, etnia, edad, cultura, convicciones, estatus migratorio, orientación sexual, identidad de género, o capacidades, entre otras.

Todas estas políticas neoliberales, de consumo sin límite, basadas en la explotación de personas y territorios, no solo afectan a la población sino también al medio ambiente. Esto hace que las mujeres sean cada vez más protagonistas de las migraciones contemporáneas; no solo las guerras hacen que los pueblos abandonen sus hogares, sino que las crisis climáticas también hacen que se produzcan estas migraciones. La feminización de los flujos migratorios no es sino un reflejo de la feminización de la pobreza.

Cuando se cumplen 25 años desde la Plataforma de Acción de Beijing,  una nueva generación de mujeres nos unimos en la lucha para imaginar economías, sociedades y sistemas políticos que defiendan los derechos humanos y logren la igualdad de género, sin dejar a nadie atrás. Este movimiento mundial entiende que la igualdad entre los géneros no es solo un derecho humano fundamental, sino la base necesaria para conseguir un mundo pacífico, próspero y sostenible, tal y como se recoge en los Objetivos de Desarrollo Sostenible.

Por ello, desde el feminismo nos posicionamos para luchar contra las desigualdades, la exclusión, la brecha de género, la brecha entre la población rica y la pobre y la crisis climática. Este año volveremos a ocupar las calles para decir alto y claro que este modelo social es invivible para la mayoría de las personas, sobre todo mujeres, e insostenible para el planeta.

La respuesta es la sostenibilidad de la vida humana, de tal manera que se produzca una reorganización social que incluya una nueva organización de los tiempos y del trabajo tanto remunerado como de los cuidados (no remunerado), dando a estos últimos el valor que le corresponde. Creemos que es fundamental un cambio en la vida cotidiana, en la estructura del consumo y de la producción y por supuesto un cambio de valores. En la línea de la encíclica Laudato Si, creemos que es preciso el cuidado de la naturaleza para llegar a un estado realmente sostenible, porque la sostenibilidad de la vida va más allá de la vida humana.

Por ello, desde Proclade Yanapay os invitamos a  participar en las movilizaciones convocadas para este 8 de marzo desde el movimiento feminista para denunciar este modelo social que genera desigualdad y exclusión y comprometernos con la promoción de alternativas que pongan realmente la vida y a las personas en el centro.