Home > Noticias > Emakumeen aurkako Indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna – Día internacional de la eliminación de la violencia contra las mujeres

Emakumeen kontrako indarkeriak giza eskubideen urratze larria dira agertzen diren edozein modutan. Indarkeria horiek emakume guztiei, euren familiei, euren komunitateei eta gizarteari eragiten diete. Emakumeen %35ek indarkeria fisiko edota sexuala pairatu du (OEM). Indarkeria horien sustraiak euren kontrako etengabeko bazterkerian daude.

Mundua betaurreko bioletekin begiratzen hasten garenean, orduan ulertuko dugu genero indarkerien benetako drama. Pluralean aipatzen ditugu anitzak direlako: umiliazioak, irainak, isekak, jazarpena, ablazioak, bortxaketak, hilketak… Indarkeria horiek gure ingurunetako emakume askorengan eragina daukate, ezagutzen edo zenbatzen ez dituztenak, nahiz eta gero eta gehiagotan apurtzen duten euren isiltasuna. Begiratu zeure buruari eta zure inguruneko emakumeei, ea berdintasuneko harremanak bizi dituzten, ea lan duina daukaten, ea eurentzako denbora daukaten…

Frantzisko Aita Santuak dioenez, “ezin da «natural bihurtu» emakumeen aurkako indarkeria, gure elkarteetan emakumeak daukan protagonismoa onartzen ez duen kultura matxistari eutsiz. “Ez da bidezkoa beste aldera begiratu eta hainbeste emakumeren, batez ere gaztetxoen, duintasunaren «zapalketaren» aurrean ezer ez egitea”. (Frantzisko Aita Santua. Topaketa Peruko Puerto Maldonadoko herritarrekin. 2018-01-19).

Ebanjelioetako hainbat pasartetan ohartuko gara zelan Jesusek hautsi zituen emakumeekin harremanetan jartzeko garai hartako arauak, zelan aintzatetsi zituen, euren sufrimendua salatuz eta fede-eredu gisa jarriz.

PROCLADE YANAPAY-tik aspalditik babestu dugu hainbat programa emakumeen kontrako indarkeriak saihesteko, erantzuteko eta desagerrarazteko, Peru, Honduras eta El Salvador bezalako herrialdeetan. Baita Euskadi eta Nafarroan desberdintasunari eta arazo honi buruzko sentsibilizazioa egiten ere.

Anima zaitez lan hau ezagutzera!

Las violencias contra las mujeres constituyen una grave violación de los derechos humanos en cualquiera de sus manifestaciones afectando a todas las mujeres, a sus familias, sus comunidades y la sociedad. Un 35% de las mujeres ha sufrido violencia física y/o sexual (OMS). Las raíces de estas violencias yacen en la discriminación persistente contra ellas.

Cuando comenzamos a mirar el mundo con gafas violetas, entendemos el verdadero drama que suponen las violencias de género. Las nombramos en plural porque son múltiples: humillaciones, insultos, vejaciones, acoso, ablaciones, violaciones, asesinatos… Unas violencias que afectan a más mujeres de nuestros ambientes de las que pensamos, que no las reconocen o cuentan, aunque cada vez vayan rompiendo más su silencio. Fíjate en ti misma y en las mujeres de tu entorno, si viven relaciones igualitarias, si tienen trabajo decente, tiempo para sí…

Como insiste el Papa Francisco “No podemos «naturalizar» la violencia, tomarla como algo natural. No, no se naturaliza la violencia hacia las mujeres, sosteniendo una cultura machista que no asume el rol protagónico de la mujer dentro de nuestras comunidades. No nos es lícito mirar para otro lado, hermanos, y dejar que tantas mujeres, especialmente adolescentes sean «pisoteadas» en su dignidad”. (Papa Francisco, Encuentro con la Población de Puerto Maldonado, Perú 19 de enero de 2018)

En muchos pasajes evangélicos podemos descubrir cómo Jesús transgredió las normas de su tiempo en su relación con las mujeres, cómo las reconoció, denunció su sufrimiento y las puso como modelo de fe.

Desde PROCLADE YANAPAY llevamos apoyando desde hace tiempo distintos programas para la prevención, atención y erradicación de las violencias contra las mujeres en países como Perú, Honduras y El Salvador. Y también sensibilizando en Euskadi y Navarra en torno a las desigualdades y esta problemática.

¡Te animamos a conocer este trabajo!

Your email address will not be published. Required fields are marked *

*

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.

Cookie erabilera - Uso de cookies

Webgune honetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu estadistika datuak batzeko eta zure nabigazioa hobea izan dadin. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea eta guk horiek erabiltzea onartuko duzu. Konfigurazioa aldatu edo argibide gehiago eskuratu dezakezu, cookie politikan.

En esta web utilizamos cookies propias y de terceros para mejorar la experiencia de navegación y recopilar estadisticas. Si sigues navegando, consideramos que aceptas su instalación y uso. Puedes cambiar la configuración u obtener más información en política de cookies.

ACEPTAR
Aviso de cookies