Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Eguna – Día Internacional de la Eliminación de la Violencia Contra las Mujeres (2020)

  • Categoría de la entrada:Noticias

Indarkeriaren biktima diren emakumeentzat, bizitza ez zen segurua COVID-19a baino lehen, eta ez-segurua izaten jarraituko du pandemia-garaia igaro ondoren ere. Konfinamenduarekin eta mugikortasun-murrizketekin lotutako neurriek birusaren hedapena kontrolatzea ahalbidetu dute, baina arriskuan jarri dituzte erasotzailearekin bizi diren emakumeen bizitza, osasuna eta segurtasuna. Konfinamenduaren hasieran, NBE Emakumeek adierazten zuten “babes-neurri bat da, baina beste arrisku hilgarri bat dakar. Ikusten dugu itzalean dagoen beste pandemia bat areagotzen ari dela: emakumeen aurkako indarkeria. Herrialdeek infekzioari eta konfinamenduari buruzko informazioa ematen duten heinean, mundu osoan gero eta gehiago dira etxeko indarkeriarako arreta-lineak eta babeslekuak, laguntza bila deitzen dutenen kopuruak gora egin duela erakusten dutenak”.

Aurreko krisiek erakutsi dute estres soziala handitzen denean, emakumeen kontrako indarkeria-kasuek ere gora egiten dutela. Emakume eta haur askok etxea dute egon daitezkeen lekurik arriskutsuena. Espainiako emakumeen % 15,1ek tratu txarrak jasan ditu edo bikotekidearen edo bikotekide ohiaren beldur izan dira noizbait, eta % 2,7k bikotekide edo bikotekide ohiaren indarkeria fisiko edo sexuala jasan du azken urtean. COVID-19aren zabalpenari eusteko neurrien ondorioz, erasotzaileekin denbora asko igaro behar izan dute eta aukera mugatuak izan dituzte etxetik ateratzeko edo laguntza sozial edo instituzionala bilatzeko. Horrek zenbait datu ulertarazten dizkigu: konfinamendu-aldiaren hilabeteetan jarritako salaketen datu ofizialek jaitsiera erakusten dute aurreko urteko garai berberaren aldean, baina, era berean, Indarkeriaren Biktimentzako Telefono bidezko Arreta Zerbitzuaren (SATEVI) telefono-kontsultak igo dira.

Krisialdi-egoera horietan, arreta berezia jarri behar diegu egoera ahulenetan dauden emakume eta umeei:

  • Haurrak: Europako Kontseiluak kalkulatzen du Europan 5 adingabetatik 1 sexu-abusuen biktima dela. Indarkeria mota hau nagusiki etxeko testuinguruan gertatzen da eta gehien-gehienean neskei eragiten die, nabarmenago pubertate garaitik aurrerako adinean daudenei.
  • Desgaitasunak eta gaixotasun mentalak dituzten emakumeak.
  • Emakume migratzaileak eta errefuxiatuak: genero-indarkeriaren estatistiketan ordezkaritza handiegia dute, izan ere EAEn genero-indarkeria pairatu zuten —eta horrela erregistratuta geratu zen— emakumeen % 38,8 atzerritarrak ziren.
  • Prostituzioan jarduten duten emakumeak.
  • Etxerik gabeko

Eta gure mugetatik baino haratago begiratzen badugu, are ahulagoak diren testuinguruak aurkituko ditugu: errefuxiatu eta desplazatuen eremuak (Grezian, Gazako Zerrendan…), berrogeialdiak igarotzeko atxikitze-zentroak (El Salvador)… Pertsonak pilatzeko eta emakumeek intimitaterik ez izateko baldintzak betetzen diren guneak dira, eta agintariek ez dute inolako neurririk hartu emakumeek eta neskek jasaten dituzten abusuak eta indarkeria saihesteko. Emakumeek bizitzeko baliabideak galtzea are larriagoa da pobrezia eta ahultasun handiagoa zuten herrialdeetan, eta erasotzaileekiko mendekotasun-faktore bihurtzen da.

Proclade Yanapay-tik nesken eta emakumeen kontrako indarkeria horiek guztiak salatzen jarraituko dugu, presente gauden testuinguruetan, haien eskubideen alde eginez haientzat mundu bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta seguruagoa sortzeko lan egingo dugu. Anima zaitezte borroka honetan parte hatzera!

Para las mujeres víctimas de violencia la vida ya era insegura antes del brote de la COVID-19 y seguirá siendo insegura cuando los tiempos de pandemia queden atrás. Si bien las medidas relacionadas con el confinamiento y las restricciones de movilidad han posibilitado controlar la propagación del virus, también han supuesto un riesgo para la vida, la salud y la seguridad de muchas mujeres que convivían con su agresor. Al comienzo del confinamiento, desde ONU Mujeres afirmaban que “se trata de una medida de protección, pero implica otro peligro mortal. Vemos cómo aumenta otra pandemia en la sombra: la violencia contra las mujeres. A medida que los países informan sobre la infección y el confinamiento, cada vez son más las líneas de atención y los refugios para la violencia doméstica de todo el mundo que notifican un incremento de llamadas en busca de ayuda”.

La evidencia de crisis anteriores muestra que cuando el estrés social aumenta, también lo hacen los casos de violencia contra las mujeres. Para muchas mujeres, niñas y niños, el hogar es el lugar más peligroso para quedarse. Un 15,1% de las mujeres en España ha sufrido malos tratos o miedo de su pareja o expareja alguna vez en la vida y un 2,7% ha sufrido violencia física o sexual de su pareja o expareja en el último año. Las medidas de prevención y de mitigación de la propagación de la COVID-19 han obligado a las víctimas que convivían con los agresores a pasar largos periodos de tiempo con posibilidades más restringidas de salir de sus hogares o de buscar ayuda social o institucional. Esto nos permite interpretar los siguientes datos: las denuncias oficiales registradas por la Ertzaintza en la CAE durante los meses de confinamiento muestran un descenso con respecto al mismo periodo del año anterior, pero aumentaron las consultas telefónicas recibidas por el Servicio de Atención Telefónica Especializada para Violencia Contra las Mujeres (SATEVI).

En estas situaciones de crisis, debemos prestar especial atención a las mujeres, niñas y niños en situaciones de mayor vulnerabilidad:

  • Niñas y niños: el Consejo de Europa estima que 1 de cada 5 menores de edad en Europa es víctima de abusos sexuales. Estos abusos tienen lugar mayoritariamente en el hogar y afectan desproporcionadamente a las niñas, especialmente a partir de la pubertad.
  • Mujeres con discapacidad y con enfermedad mental.
  • Mujeres migrantes y refugiadas: sobre-representadas en las estadísticas de violencia de género, pues el 38,8% de las mujeres que sufrieron violencia y pudo ser registrada en la CAE era de origen extranjero.
  • Mujeres en situación de prostitución.
  • Mujeres sin hogar.

Y si miramos más allá de nuestras fronteras, nos encontramos con contextos de mayor vulnerabilidad aún: campos de personas refugiadas y desplazadas (Grecia, Franja de Gaza), centros de retención para el paso de cuarentenas (El Salvador)… Espacios en los que se dan condiciones de hacinamiento y falta de intimidad para las mujeres y en donde las autoridades no han adoptado ninguna medida para evitar los múltiples abusos a los que las mujeres y niñas se ven expuestas. La pérdida de medios de vida por parte de las mujeres, aún más grave en los países que ya enfrentaban mayor pobreza y vulnerabilidad, se convierte en un factor de dependencia respecto a sus agresores.

Desde Proclade Yanapay continuaremos denunciando todas estas violencias contra las niñas y mujeres en los contextos en los que estamos presentes, trabajando por sus derechos y por crear un mundo más justo, igualitario y seguro para ellas. ¡Os animamos a implicaros en esta lucha común!