Eraikuntza / En construcción

Euskadiko Garapenerako GKE-en Koordinakundetik lau soinu-atal lantzen ari gara, egungo pandemiaren ondorioei eta irtenbideei buruzko hainbat gai jorratzen dituztenek.

Gure kaleetan barrena ibili gara, jendearekin eta erakunde sozialekin eseri eta hitz egiteko, euren istorioak eta egungo egoerari buruz dituzten iritziak, bizipenak, beldurrak eta proposamenak ezagutzeko.

Lan honen helburua da era guztietako ideiak eta iradokizunak biltzea, gure gizartea berriro sortzeko indarra izan dezagun. Berreraikitze hori hainbat baliotan oinarrituko da, besteak beste, lankidetzan, sormenean, solidaritatean, konpromisoan eta denon ongizatean. Entzuten jakiteko eta ekarpenak egiteko unea da.

Proposamen berritzaile honen bidez, hausnarketa bat sortu nahi dugu herritarrengan, pertsona bakoitza irtenbidearen parte izateaz, eta ekiten hasteko garrantziaz, nork bere aukeren arabera eta bere eremu indibidual eta toki-eremutik, kolektibora eta orokorrera iritsi ahal izateko.}

Herritar arduratsuak, kontzientziadunak eta kritikoak sortzen lagundu nahi dugu, baita euren ordezkari politikoekin zorrotzak izango diren herritarrak ere, politika solidarioak eta bidezkoak defini ditzaten, are gehiago, une hauetan.


Desde la Coordinadora de ONG de Desarrollo de Euskadi, estamos trabajando en una serie de 4 capítulos sonoros en los que se abordan diferentes temas sobre la actual pandemia, sus consecuencias y soluciones.

Recorremos nuestras calles para sentarnos a hablar con la gente y las organizaciones sociales y conocer sus historias, opiniones, vivencias, miedos y propuestas… sobre la actual situación.

El objetivo de este trabajo es recoger todo tipo de ideas y sugerencias que sumen fuerzas para levantar de nuevo nuestra sociedad. Una reconstrucción que esté basada en valores como la colaboración, la creatividad, la solidaridad, el compromiso y el bien común. Es el momento de saber escuchar y de aportar.

Con esta innovadora propuesta pretendemos generar en la ciudadanía una reflexión sobre la importancia de que cada persona seamos parte de la solución y pasemos a la acción, cada cual desde sus posibilidades y desde su ámbito individual y local, para llegar a lo colectivo y global.

Queremos contribuir a generar una ciudadanía responsable, concienciada y crítica, así como exigente con sus representantes públicos en la definición de unas políticas solidarias y justas, más si cabe en estos momentos.