Honduraseko Larrialdiari Laguntzen – Apoyando en la Emergencia en Honduras (2020-12-18)

Aurreko albisteetan kontatu dizuegun bezala, Eta eta Iota urakanek hondamendi arrasto itzela utzi zuten Hondurasetik igarotzean; bertan milaka familiak galera handiak izan zituzten: etxebizitzak, lurrak, bizibideak… Horiek guztiak egoera ahul eta babesgabean utzi zituzten.

Tragedia honen aurrean, Proclade Yanapay-tik gure hondar alea jartzeko modua bilatzen hasi ginen, larrialdian gehien behar zutenei laguntzeko. Horren emaitza dira Bilboko Udalarengandik lortutako dirulaguntza eta pertsona anonimo askoren dohaintzak, Honduraseko herriari elkartasuna adierazi nahi izan diozuenak. Guztira, 27.405 € bidali dizkiegu Honduraseko kostalde atlantikoan duela 20 urte baino gehiagotik Procladerekin batera lan egiten duen erakundeari, San Pedro Sulako Caritasi, larrialdiak kaltetutako 300 familiari laguntzeko (hain zuzen ere 1.500 pertsona baino gehiagori). Familia horiek Cortes departamentuko 7 udalerritako landa eremuan eta baztertutako hiri komunitateetan bizi dira: San Pedro Sula, Choloma, Villanueva, La Lima, Pimienta, San Manuel eta Potrerillos. Funts horiekin laguntza hau ematen ari gara: elikadura eta bio-segurtasun paketeak erostea (musukoak eta gela, aterpetxeetan ez daudelako, non biztanleriaren zati handi batek ostatu hartuta jarraitzen duen), bereziki ahulak diren pertsonei osasun-arreta ematea (gaixotasun kronikoak dituzten adinekoei eta desnutrizioa / malnutrizioa duten 5 urtetik beherakoei) eta 40 familia ekoizleri haien laboreak suspertzen laguntzea.

Jakin badakigu  laguntza puntuala baino ez dela, baina aukera emango du familia horiek larrialdian bizi duten egoera dramatikoa arintzeko. Abendualdiko garai honetan, guztion artean itxaropen-zeinu txiki bat eraman ahal izango diegu da familia horiei. Aurretik, hilabete asko (baita urteak ere) geratzen dira herrialdea berreraikitzeko; horretarako, nazioarteko elkartasunaren laguntzak, bai gobernuen artekoak bai gurea bezalako erakundeen bidezkoak, funtsezkoak izango dira herritar guztientzako bizi-baldintza duinak eta seguruak sortzeko, bereziki pobrezia eta bazterketa handiena pairatzen dutenentzat.

Haien izenean, MILA ESKER, BIHOTZEZ!!!


Como os contábamos en noticias anteriores, los huracanes Eta e Iota dejaron un rastro de destrucción a su paso por Honduras, donde miles de familias sufrieron grandes pérdidas: viviendas, cultivos, medios de vida… dejándolas en una terrible situación de vulnerabilidad y desprotección.

Ante esta tragedia, desde Proclade Yanapay buscamos la forma de poner nuestro grano de arena para apoyar en la emergencia a quienes más lo necesitaban. Fruto de ello es el apoyo que hemos logrado del Ayuntamiento de Bilbao y los donativos recibidos de muchas personas anónimas que habéis querido mostrar vuestra solidaridad con el pueblo hondureño. En total, hemos enviado 27.405 euros a la organización con la que Proclade trabaja desde hace más de 20 años en la costa atlántica de Honduras, Caritas de San Pedro Sula, para apoyar a 300 familias damnificadas por la emergencia (más de 1.500 personas). Son familias que viven en comunidades rurales y urbano-marginales de 7 municipios del departamento de Cortés: San Pedro Sula, Choloma, Villanueva, La Lima, Pimienta, San Manuel y Potrerillos. Con estos fondos estamos prestando la siguiente ayuda: compra de paquetes alimenticios y de bioseguridad (mascarillas y gel, que no hay en los albergues donde gran parte de la población sigue alojada), atención médica a personas especialmente vulnerables (adultas mayores con enfermedades crónicas y menores de 5 años con desnutrición/ malnutrición) y apoyo a 40 familias productoras para la reactivación de sus cultivos.

Sabemos que esto no es más que un apoyo puntual, pero permitirá aliviar la dramática situación de estas familias en estos momentos de emergencia. En este tiempo de Adviento en el que nos encontramos, entre todas podremos llevar un pequeño signo de esperanza a estas familias. Por delante quedan muchos meses (incluso años) para la reconstrucción del país, donde los apoyos de la solidaridad internacional, tanto inter-gubernamental como a través de organizaciones como la nuestra, serán fundamentales para generar unas condiciones de vida dignas y seguras para toda la población, especialmente para quienes sufren mayor pobreza y exclusión.

En su nombre, ¡GRACIAS DE TODO CORAZÓN!