Ipar Potositik – Desde el Norte de Potosí

Ipar-Potositik esker onezko mezu bat jaso dugu. Aydee Milenka Barrios Rodriguezek, San Pedro de Buena Vista-ko nekazal-barnetegiko zuzendariak, video bat bidali digu. Gure ikastetxeetan aurrera eraman dugun Urri Misiolariari esker jasotako laguntza eskertu nahi digute bertako ikasle, hezitzaile eta gurasoek.

Osasun Ministerioak agindutakoa jarraituz, ikasturtea bertan bera gelditu zen; hala ere, barnetegietan lanean jarraitu dute, familiekiko harremana mantenduz eta, ahal izan duten neurrian, ikasleei bere eskola-beharretan laguntza eskainiz.


Desde el Norte de Potosí, Aydee Milenka Barrios Rodríguez, Directora del Internado de San Pedro de Buena Vista nos envía un vídeo para hacernos llegar el agradecimiento de las/os internas/os, educadoras/es y madres/padres de familia por el apoyo recibido a través de la Campaña del Octubre Misionero que se ha desarrollado en nuestras plataformas educativas.

A pesar de haber tenido que clausurar el año escolar para cumplir con la Normativa del Ministerio de salud, no se ha dejado de trabajar en los Internados y se ha seguido manteniendo el contacto con las familias y atendiendo las necesidades educativas de los internos/as en la medida de lo posible.

Sunquykupupuni apayku! / Eskerrik asko!