Jantokia eta oilategia Penkwako eskolarako – Comedor y granja de pollos para la escuela de Penkwa

Kamerungo Klaretar Misiolariak Penkwa herrian daude 2012. Urtetik; St. Kisitoko parrokiaz eta eskolaz arduratzen dira bertan. Eskola horretara pobrezia larrian bizi diren haur eta lehen hezkuntzako 150 ikasle baino gehiago joaten dira. Euren familien baliabide faltaren ondorioz, askotan eskolara gosaldu gabe iristen direnez, ume horien elikadura-segurtasuna hobetzeko jantoki bat eraikitzeko eta oilategi bat martxan jartzeko proiektua burutu dute. Proiektu hori garatu ahal izan da Proclade Yanapay-ren bidez lagundu duzuen hainbeste talde eta pertsonari esker: ikastetxe eta sekular klaterarrak, klaretarrak dauden parrokiak eta taldeak,  pertsona norbanakoak… Zuei guztioi esker St. Kisitoko parrokia eta eskola-komunitatearen ametsa gauzatu da! Eta, azkenik, COVID-19ak jarritako oztopoak gainditu eta gero, otsailaren 9an proiektuaren inaugurazio eta bedeinkapena ospatu dugu. “Dugu” diogu, bai, izan ere ospakizun horretan Proclade eta Claret Larraona ikastetxeko pertsona batzuek parte hartu ahal izan genuen, gure bizitzetan gero eta presentzia handiago daukaten teknologia berriei esker. Ospakizun horretan bai klaretarrek bai eskolako arduradunek, gurasoek, umeek… euren esker onik beroena azaldu zuten haientzako hain inportantea den proiektu horrengatik. Gure aldetik  eskerrak eman nahi dizkiegu, bihotzez, ospakizuna haiekin partekatzeko egin zituzten ahaleginengatik! Bai, proiektu hau pausu esanguratsua izan da Penkwako eskolako umeen bizi-kalitaterako, baina oraindik asko dira inguru horretan pobreziari aurre egiteko geratzen diren erronkak. Espero dugu Proclade Yanapay-tik bide honetan lagundu ahal izatea!


Los Misioneros Claretianos de Camerún tienen presencia en el municipio de Penkwa desde el año 2012, donde llevan la parroquia y escuela de St. Kisito. A esta escuela acuden más de 150 alumnos/as de educación infantil y primaria, que viven en una grave situación de pobreza. Debido a la falta de medios de sus familias, llegan en muchas ocasiones a la escuela sin desayunar, por lo que se ha llevado a cabo un proyecto de construcción de un comedor y puesta en marcha de un gallinero para mejorar la seguridad alimentaria de estos niños y niñas. La ejecución de este proyecto ha sido posible gracias a tantas personas y colectivos que habéis colaborado con Proclade Yanapay: colegios y seglares claretianos, grupos y parroquias con presencia claretiana, personas particulares… ¡Gracias a todas vosotras, el sueño de la comunidad parroquial-escolar de St. Kisito se ha hecho realidad! Y, por fin, después de superar las dificultades añadidas por el COVID-19, el 9 de febrero hemos celebrado la inauguración y bendición del proyecto. Si, “hemos”, porque algunas personas de Proclade y de Claret Larraona pudimos participar en esta celebración gracias a las nuevas tecnologías, cada vez más presentes en nuestras vidas. En esta celebración tanto los claretianos como las responsables del centro, aitas y amas, niños y niñas expresaron su agradecimiento por este proyecto tan importante para ellas. Por nuestra parte también queremos agradecer los grandes esfuerzos que nos consta que hicieron desde allá para que pudiéramos compartir esta celebración con ellos. Sí, este proyecto es un paso significativo para la calidad de vida de los niños y niñas de Penkwa, pero todavía son muchos los retos que quedan para hacer frente a la pobreza en esta zona. ¡Ojalá que desde Proclade Yanapay podamos acompañarlos en este camino!