Proclade Yanapay ere geldituko da! – ¡Proclade Yanapay también para!

  • Categoría de la entrada:Noticias

Feminismoa zorrozten ari gara bortizkeria matxistatik babesteko; lan merkatuko erasoei aurre egiteko; bizi gaituen lurra zaintzeko. Feminismoa, gure jakintza eta praxi politikoak, gure aliantza eta sareak zorrozten ari gara, hegemonia berri bat sortu nahi baitugu, sakoneko eraldatze soziala posible egingo duen hegemonia. Gure armak zorrozten ari gara zibilizazio berri bat eraikitzeko, zeinak guztiontzako bizimodu duina ziurtatuko duen.

Aurten ere Euskal Herriko koordinadorak dei bateratua egiten du Martxoaren8ko mobilizazioetan parte hartzeko: Leloa izango da Basakeria heteropatriarkal kapitalistaren aurka, FEMINISMOA ZORROZTU!. Aurten, gainera, emakumeen nazioarteko lanuzte deialdiarekin bat egingo dugu: #M8 #MujeresEnHuelga, hiriburuetan izango diren ekintzen bidez. Geldi dadila mundua, gu hiltzen ari baitira!

Afilamos el feminismo para defendernos de la violencia machista. Para resistir a las agresiones en el mercado laboral. Para proteger la tierra en la que habitamos. Afilamos el feminismo, nuestros saberes y prácticas políticas, nuestras alianzas y redes para generar una nueva hegemonía que nos permita una transformación social profunda. Afilamos nuestras armas para construir una nueva civilización capaz de asegurar una vida digna para todas.

Un año más la coordinadora de Euskal Herria hace un llamamiento conjunto a las movilizaciones del 8 de marzo bajo el lema Contra la barbarie heteropatriarcal capitalista, FEMINISMOA ZORROZTU!. Este año además, nos adherimos al paro internacional de mujeres #M8 #MujeresEnHuelga, mediante acciones que se realizarán en las distintas capitales. ¡Que pare el mundo porque nos están matando!